ES | EU

Guri buruz

Lazkao erdian kokatuta urteak daramagu plater berriak sortzen.

Nerea Jatetxea

Lazkaoko herrigunean bertan kokatuta, Uhaitz 3 kalean hain zuzen. Nerea jatetxeak urteak darama betiko euskal sukaldaritzarik onena eskaintzen ukitu berritzaileekin.

2008an Nerea eta Albertok jatetxea martxan jarri zutenetik bezeroak eskaintzarik zabalena eta onenarekin zaindu dituzte. Alde batetik, eguneroko zein asteburuko menuekin. Bestetik, berriz, bezeroek horrela eskatzen dutenean beraien gusturako menu egokienak osatuz.

Jatetxe beraren dekorazioa ere modernoa da. Gaurkoa, minimalista, baina etxekoa.

2008a geroztik, Aste Santutan aldaketa ugari egin ditugu gure jatetxean. Egun, jantokiak tabernak baino garrantzi gehiago du, baina gure barrako jakiak ez ditugu alde batera laga (itsaskiak, txipiroi kroketak, barrengorri-hirugihar-gazta krepak...) eta errazioak. Denen artean nagusi, etxean egindako txibi freskoak.